Funtsarekin bat!


Kapital sozialerako ekarpenen jaulkipena · Urriaren 1etik azaroaren 15era

Lortutakoa
0
Helburua: 750.000€ eta 1.500.000€ artean
0
Ekarpenak

Koop57ren funts propioak indartzeko kapital sozialari egindako borondatezko ekarpenen baldintzak

Helburua |
Kapital sozialari egindako borondatezko ekarpenen jaulkipen honen helburua Coop57ren funts propioak indartzea da, eta horrela, haren kaudimena handitu eta ekonomia sozial eta solidarioko proiektu eraldatzaileei mailegu gehiago emateko gaitasuna areagotzea.

Zenbatekoa bazkideko | Ekarpen bakoitza 1.000 €-koa izango da. Hauek dira bazkide mota bakoitzak egin ditzakeen gehienezko ekarpenak

· Zerbitzu-bazkideak: 30.000 €.
· Bazkide laguntzaileak: 15.000 €.
· Lan-bazkideak: 15.000 €.

Harpidetza-epea | 2024ko urriaren 1etik 2024ko azaroaren 15era. Ekarpenak iritsiera-ordenaren arabera esleituko dira.

Ordainsaria

[2026ko maiatzaren 31 arte]
Urtean % 2ko interes nominala.
– Lehen ordainketa: 2026ko maiatzaren 31an egingo da jaulkipenaren amaiera-datatik (2024ko azaroaren 15a) sortutako ordainsariaren ordainketa.

[2026ko maiatzaren 31tik aurrera]
Borondatezko ekarpen galdagarrien ordainsaria + % 1,5.

  • [Borondatezko ekarpen galdagarrien ordainsaria Coop57ren Batzar Orokorrak ezartzen du urtero]

– Ordainketa: Urte bakoitzeko maiatzaren 31an.

Ordainsaria (atxikipen fiskala deskontatu ondoren) kapital sozialari egindako borondatezko ekarpenen balioari gehituko zaio. Hala nahi izanez gero, ordainsariaren zenbatekoa adierazitako kontu korrontean sartzeko ere eska daiteke.

Itzultzea | Nazioarteko Kontabilitate Arauekin eta Kooperatiben Legearekin bat etorriz, funts propioak indartzeko egindako borondatezko ekarpenak itzultzea Kontseilu Errektoreak onartu behar du, eta organo horrek aukera izango du ekarpen horiek itzultzeari baldintzarik gabe uko egiteko.

Itzulketa-epea | Kapital sozialari egindako borondatezko ekarpenaren zenbateko osoa edo zati bat itzultzeko eskatu ahal izango zaio Kontseilu Errektoreari, beti 1.000 €-ren multiploetan, honako epeen barruan:

[2026ko maiatzaren 31 aurretik egindako eskaerak]
Aldiak: Urte bakoitzeko urtarrilean, maiatzean eta irailean, hilaren 10. egunera arte.
• Diru-itzulketa: Dagokion zenbatekoa 60 eguneko epean itzuliko da, Kontseilu Errektoreak horretarako baimena ematen badu.
• Itzulketaren egunera arte ez da sortutako interes-ordainsaria jasoko.

 [2026ko ekainaren 1etik aurrera egindako eskaerak]
• Aldiak: Urte bakoitzeko urtarrilean, maiatzean eta irailean, hilaren 10. egunera arte.
• Diru-itzulketa: Dagokion zenbatekoa 60 eguneko epean itzuliko da, Kontseilu Errektoreak horretarako baimena ematen badu.
• Itzulketaren egunera arte sortutako interes-ordainsaria jasoko da.

Funts propioak indartzeko kapital sozialari egindako ekarpenen bermeak

  • Coop57k finantza-jarduera garatzen du bere bazkideen artean, zerbitzu-kooperatiba gisa. Ez da banketxe bat, eta, hortaz, ez du Espainiako Bankuaren estaldurarik.
  • Kapital sozialari egindako ekarpenen araberakoa da kooperatibaren martxa ona. 
  • Borondatezko ekarpen mota hori ez da kapitalari egindako gainerako borondatezko ekarpenak bezalakoa; izan ere, Kontseilu Errektoreak aurrez onartu behar du ekarpen horiek itzultzea.

Coop57k hainbat mekanismo baliatzen ditu bazkideen ekarpenak bermatzeko. Ildo horretan, Coop57k hainbat neurri hartzen ditu bere kaudimena indartzeko:

  • Soberakinak erreserbatara baino ez ditu bideratzen.
  • Finantzaketa jasotzen duten erakundeei kapital sozialari ekarpen gehigarriak egiteko eskatzen die, maileguak bermatuko dituen funts solidario bat elikatzeko.
  • Egin gabeko ordainketei aurre egiteko horniduretarako ahalik eta gehien esleitzen du.
  • Mugatu egiten du erakunde bazkide bakoitzak jaso dezakeen maileguaren gehieneko kopurua, eta horrela arriskua banatzen du (erakunde batek ezin du maileguetan jaso Coop57k dituen baliabideen % 2 baino gehiago).
  • Hainbat erakunderekin akordioak ditu arriskuak partekatzeko eta emandako maileguak bermatzeko (Europako Inbertsio Funtsa, elkar bermatzeko sozietateak, administrazio publikoak, fundazioak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko beste erakunde batzuk).

Coop57 modu demokratiko eta parte-hartzailean kudeatzen den kooperatiba da, eta hainbat mekanismo baliatzen ditu bazkideek beren egoera ekonomikoa uneoro behar bezala ezagutzeko eta erabakietan kolektiboki parte hartzeko aukera izan dezaten.
 
Ekarpenak harpidetzeko, beharrezkoa da irakurri eta adieraztea Coop57-ren funts propioak indartzeko kapital sozialari ekarpenak egiteko baldintza hauek onartzen direla. Hemen deskargatu ditzakezu.


ESKAERA-ORRIA

Ekarpenen jaulkipena amaitu da!