Funtsarekin bat!


Kapital sozialerako ekarpenen jaulkipena · Urriaren 1etik azaroaren 15era

Lortutakoa
0
Helburua: 750.000€ eta 1.500.000€ artean
0
Ekarpenak

Egun bakar batean amaitutako jaulkipena! Eskerrik asko!

[Kolektiboaren indarra]

Atzo zuei zuzendutako kanpaina bat jarri genuen abian, funts propioak handitzeko, Koop57 are gehiago indartzeko eta ekonomia sozial eraldatzailea are urrunago proiektatzeko. Konfiantza dugunez, gardenak izango gara. Hilabeteak eman ditugu kanpaina hau prestatzen. Xehetasun guztiak argi uzten saiatzen, dokumentu eta kontratuetako esaldi bakoitza berrikusten, pentsatu eta birpentsatzen... askotan konplexuak diren kontzeptu ekonomiko eta finantzarioak ulergarriak egin ahal izateko.

Koop57ren funts propioetarako ekarpenetan 1.500.000 euro lortu nahi genituen, hau da: Koop57rekiko konpromisoa handitzea, gure ingurunearen eraldaketa sozial eta ekonomikoaren zerbitzura egongo den proiektu bat indartzen jarraitzeko ekarpen erraldoia, alegia. Dena prest genuen hilabete eta erdiko kanpaina bati eusteko. 45 egun proiektuarekiko konfiantza eskatzen jarraitzeko. Baina ez da beharrezkoa izan: 24 ORDUTAN HELBURUA LORTU DUGU! Sinestezina! Atzoko egunean hunkituta ikusi genituen Koop57ko bazkideen eskaera berriak bata bestearen atzetik sartzen!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu, baina hau oraindik ez da amaitu! Jaulkipen honen bidez funts propioak handitzeak etorkizuneko hazkundearen oinarriak finkatzeko aukera ematen digulako, eta etorkizuneko hazkunde hori zuen konpromisoarekin bakarrik egin ahal izango dugulako. Beraz, animatzen zaituztegu Koop57-n aurrezten jarrai dezazuen, ekonomia sozial eraldatzailea hazten laguntzeko. Jarrai dezazue zuen diruari gizarte-balioa ematen, subiranotasun ekonomikoa gauzatzen eta zuen aurrezkien xedeari buruz erabakitzen.

Hunkituta, pozik, ilusioz beteta eta oso harro.
Zuekin, urrutira goaz!
-------------------------------------------
Kapital sozialerako ekarpenen jaulkipena

Coop57-tik borondatezko ekarpenak jaulkitzeari ekin diogu. Funts propioak handituz, ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuak babesten jarraitzeko ahalmen finantzarioa ere handitzen dugu. Helburua 750.000 € eta 1.500.000 € artean eskuratzea da, urtean % 2ko ordainsaria duten 1.000 €-ko ekarpenen bidez. 

Jaulkipenaren baldintzak:

Zenbatekoa guztira: 750.000 € eta 1.500.000 € artean
Ekarpenak: 1.000€-koak
Partaidetza: jaulkipena Coop57 kooperatibako bazkideentzat da. Gehienez ere honako hauek eskuratu ahal izango dira:
     – 15.000 € bazkide kolaboratzaileek
     – 30.000 € zerbitzu-bazkideek
Ordainsaria: urteko % 2
Harpidetza-epeak: 2024ko urriaren 1etik azaroaren 15era
Esleipena: ekarpenak eskaera-ordenaren arabera emango dira, jaulkipena osatu arte
Itzulketa: 4 hilean behin harpidetutako kapitala itzultzeko eskatu ahal izango da, eta Coop57 Kontseilu Errektoreak baimendu beharko du

Xehetasun guztiak zabaldu ditzakezu txosten informatibo honetan.

fletxa.png 10.93 KB

ESKAERA-ORRIA

Ekarpenen jaulkipena amaitu da!